itzulpenak, zuzenketak, azpitituluak, QR kodeak...

Gaur egun, geroz eta globalizatuagoa den gizarte honetan, ezinbestekoa da informazioa hizkuntza ezberdinetan eskaintzea, gure ateak zabalik izan eta ahalik eta jende gehiagorengana iristeko. Eleanitzen ondoko hizkuntza zerbitzuak eskaintzen dizkizugu:

Itzulpena

Xede hizkuntza euskara, gaztelania eta frantsesa izanik, hainbat iturri-hizkuntzatan jarduten dugu, hala nola: ingelesa, katalana, galiziera, italiera, portugesa, alemana...

Basque-Country.pngCatalonia.pngGalicia.pngSpain.pngFrance.pngGermany.pngPortugal.pngItaly.pngUnited-KingdomGreat-Britain.png

Edozein arlotako testuen itzulpenak egiten ditugu: itzulpen orokorrak, teknikoa eta zientifikoa, literarioa, juridikoa, lan akademikoak, etxerako lanak, jatetxeetako menuak, web orriak, publizitatea, prentsako iragarki laburrak, kurrikuluma...

Gure lantaldea hiztun elebidunek osatzen dute, itzulpengintzan eta filologian lizentziadunak, bai eta hizkuntza modernoetan eta teknologia berrietan formakuntza dutenak ere. Eskaera bakoitzaren ezaugarriak kontuan izanda, arlo jakin horretan aditua den taldeak landuko du jasotako proiektua.

Hizkuntza aholkularitza

Edozein testu bidali edo argitaratu aurretik, beharrezkoa da testu hori zuzen egotea, bai gramatika aldetik, bai ortografia eta estilo aldetik ere. Sarritan, berandu ohartzen gara akatsen bat egin dugula. Horregatik, Eleanitzen, aholkularitza zerbitzua eskaintzen dizugu zure testuak zuzen erabil ditzazun.

Gramatika, ortografia, lexikoa eta estiloa.

Apps-file-replace-icon.pngcorrect.jpg

Kontatu buruan duzun ideia eta testua idazten lagunduko dizugu: testu orokorrak, txostenak, gutunak, Webgune baten eukiak, prentsako iragarki laburrak, kurrikuluma...

Azpitituluak

Etengabeko hazkundea izaten ari den ikus-entzunezko itzulpengintzaren eremua. Eleanitzen programa berrienekin egiten dutu lan, edozein formatutan jasotako bideoen azpitituluak sortzeko. Interneteko bideoak, filmak, dokumentalak, iragarkiak... mota guztietako bideoetan sartzen ditugu azpitituluak, zehaztasun osoz sinkronizatuz.

subtitles.png1354038385_icontexto-inside-youtube.png

QR code

Zeure QR kode pertsonalizatua egingo dugu, zeuk nahi duzun kolore eta logoarekin. 

. qr_eleanitz.eu.png right_48.png qr_eleanitz_naranja_orange.jpg

Formularium

Todos los campos son requeridos

Euskara Itzulpenak

Traducciones en euskera

Servicios lingüísticos

Basque translations

Eleanitz language solutions

2012 © CREOWEBS. Diseñamos y creamos